XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

72. Bi zenbakien arteko batura 62 da.

Aurrekoaren hirukoitza eta bigarrenaren bikoitza baturik 162 osatzen dute.

Zein dira zenbaki horiek?

73. Bi zenbakien arteko batura txikienaren zazpikoitza da.

Beren arteko diferentzia 288 da.

Aurki itzatzu zenbaki hauek.

74. Ama eta alabaren arteko batura 42 urte da.

Bederatzi urte barru, amaren adina alabarenaren hirukoitza izango da.

Zein dira ama eta alabaren gaurko adinak?

75. Zati ezazu 100 zenbakia bi zatitan, lehenengoaren zortzirenak eta bigarrenean bederatzirenak 12 batzen dutelarik.

76. Lauki luze baten neurriak 15 eta 22 metro dira.

Aurki itzatzu beste lauki luze baliokidearen neurriak, 148 metrotako perimetroa duela jakinik.

77. Aiton-amonak 20 pezeta jokatzen dituzte kartetan.

aitonak irabaziko balu, 20 pezeta jaso ondoren, amonaren diruaren hirukoitza izango luke.

Alderantziz, ordea, biek berdin izango lukete.

Zenbat du bakoitzak?